Data: 2025eko maiatzak 18, igandea
Ordutegia: 11:00 – 15:00
Lekua: Almazene kalea, Kultur Birika ondoan
- Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 12tik (asteazkena) martxoaren 31ra (astelehena)
Eskulan Azokan parte hartzeko korreo bat bidali kultura@derio.eus helbide elektronikora, honako datuekin:
-
- Izena eta abizenak
- Jatorria
- Harremanetarako telefonoa
- Produktuaren azalpena eta argazkiak
- Ekonomi jardueren gaineko zergan alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia eta azken ordainagiria
- Gizarte Segurantzako erregimenean alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia eta horren azken ordainagiria
Elikagai Azokan parte hartzeko korreo bat bidali kultura@derio.eus helbide elektronikora, honako datuekin:
-
- Jardueraren titularra edo titular-kidea
- Produktuaren izendapena eta tipologia
- Produktuaren osasun-erregistro zenbakia (ez da beharrezkoa frutentzako eta ortuari freskoentzako)
- Jatorria
- Telefonoa
- Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta zerga horren azken ordainagiriaren kopia bat
- Gizarte Segurantzako erregimenean alta dagoela egiaztatzeko agiriaren kopia bat, eta horren azken ordainagiriaren kopia bat
- Nekazari ustiapen txartela, hala badagokio
Argibide gehiago 944 54 10 19 telefonoan edo kultura@derio.eus helbide elektronikoan