Adineko pertsonak

Nagusientzako programa

Herriko nagusiek aisia-lokal bat daukate, Nagusien Etxea non biltzen diren eta jarduera ezberdinak garatzen dituzten normalean (karta jokoak, bingo, hitzaldiak, e.a.), gainera, udalak urtean zehar nagusien gozamenerako bereziki pentsatutako eta diseinatutako jarduerak antolatzen ditu:

  • Izaera ludiko eta kulturaleko urteroko txangoa (udaberrian): ikusi nagusizko argazkiak
  • Gabonetako bingoa: jaien aurreko asteazkena, 19,30.
  • Pertsona Nagusien nazioarteko eguna: Urriaren 1-aren inguruan. Dantza eta pintxoak. Normalean 18etatik 21etara, Kulturbirikan.
  • Jaia 85: abenduak 28. Urtean zehar 85 urte betetzen dituzten pertsonentzako jai omenaldia. Normalean 18etatik 21etara arte Kulturbirikan.
  • Areto dantzak: Normalean ostegunetan, 19:00-20:15 bitartean (urri-ekaina), ikastaroak kulturbirikan.
  • Taichi saioak: Partaidetza irekia, normalean astelehenak eta asteazkenak 10etatik 11tara udako hilabeteetan Uribe parkean.
Scroll to Top
Skip to content