Euskara
Hasiera » Herritarrak » Euskara
Gure euskara
Euskaraz bizitzeko baliabide ezberdinak lantzen ditugu Txorierriko mankomunitatean. Hemen aurkituko dituzu horietako batzuk:
Euskara zerbitzua
- Txorierri Etorbiea 9, bajo, 48160 Derio
- 944 54 03 50
- euskera@txorierri.eus
Berbalagun
Txorierriko Mankomunitateak eta Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak Berbalagun proiektua antolatu dute.
Zer da Berbalagun?
Berbalagun mintzapraktika programa bat da. Bertan, euskaraz berba egiteko ohitura duten pertsonak, ohiturarik ez dutenekin (“euskaldun berriak” eta “euskaldun zaharrak”) elkartzen dira euskara praktikatzeko.
Eta zer egiten dute? Astean behin elkartu eta ordu betez bakoitzari gehien gustatzen zaiona egin (kafe bat hartu, paseo bat eman, musean jokatu, kantatu, mendira joan, …) baina BETI EUSKARAZ!!
Berbalagun Larrabetzun eta Derion martxan egon da eta primeran funtzionatu duela ikusita, Txorierri osora zabaltzea pentsatu da.
Horretarako zuon laguntza ezinbestekoa da eta horregatik guztioi animatu gura zaituztegu Berbalagunen parte hartzera.
Beraz, badakizu, euskara ikasten ari zaren hori edo euskaltegitik aspaldi pasatakoa eta erdi ahaztuta daukazun horietakoa bazara eta praktikatu gura baduzu, hauxe da zure aukera! Berbalagun!
Eta Euskaldun zaharra edo euskaldun osoa bazara eta euskara ikasten dabilen horri lagundu gura badiozu, lotsagatik edo konfiantza faltagatik ez baduzu dakizun euskara eder hori asko erabiltzen eta praktikatu gura baduzu edo, beste barik, lagunarte ederrean eta euskararen alde astean ordu bete bat egin gura baduzu, animatu eta etorri Berbalagunera!
Eman ezazu izena Berbalagunen:
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura duen lagun bat edo birekin elkartuko zaitugu.
- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako alkartu: kafetxoren bat
hartzeko, ibiltzera joateko, … - Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak.
- Informazio gehiago eta izena emateko
- 635 75 35 95
- txorierri.berbalaguna@gmail.com
Euskaldunak behar ditugu
- Nagusien zaintzaileak
- Aisialdirako begiraleak
- Klase partikularren irakasleak
- Kirol begiraleak
- Dendariak
- Tabernariak
- Aurkezleak
- Umeen zaintzaileak
Izena emateko epea: Etengabe urte osoan zehar
Non: Txorierriko Mankomunitatea
- Txorierri Etorbiea 9, bajo 48160 Derio
- 944 54 03 50
- euskera@txorierri-mank.org
- Berdintasunean euskaraz
- Produktuen katalogoa
Gidabaimena euskaraz
Gidabaimena ateratzekotan zabiltza?
Hala bada, jakizu aukera paregabea duzula orain gidabaimena euskaraz ateratzeko Txorierriko autoeskoletan.
Ekimen honen bidez, Txorierriko Mankomunitateak aukera erraztu nahi dizue gure haraneko gazteoi gidabaimena ateratzeko prestakuntza euskaraz jaso dezazuen eta, helburu horrekin bat, elkarlanean aritu gara autoeskolekin eta hitzarmena sinatu dugu haiekin, euskarazko eskaintza handitzearren.
Gidabaimena zein hizkuntzatan atera zuk zeuk erabaki behar duzu. Azterketa teorikoa euskaraz eginez gero, baina, lehen eskola praktikoa oparituko dizugu. Eta gainera, Europan zehar beste hiru lagunekin ibiltzeko bidaia zoragarri baten zozketan parte hartuko duzu.
Galdetu etxetik hurbilen duzun autoeskolan eta zorte on azterketan!