Haurtzaroa eta gaztaroa
Hasiera » Herritarrak » Haurtzaroa eta gaztaroa
Garapen gazte eta nerabea
Haurtzaroa eta gaztaroa bizi-etapak oso garrantzitsuak dira, eta Derioko udaletik maitasun bereziz tratatzen ditugu. Haurrak babesteko programetan murgilduta gaude, eta era guztietako jarduerak garatzen ditugu haien bizitza eta garapena ahalik eta onenak izan daitezen. Material interesgarria aurkituko duzue Udalaren estrategia eta plangintza atalean
Etxeko txikienen eta gazteen egunerokotasunerako, urte osoan zehar jarduerak antolatzen dituzten programak daude. Izena eman behar duten jarduerak Kultur jarduerak atalean daude.
Umeentzako programa
Txikientzat, gutxi gora behera 4 eta 13 urte bitartekoentzat, udalak Derioko gurasoei ludoteka zerbitzua erabilgarri jartzen die. Zerbitzu horrek adin-talde bakoitzari (txikiak, ertainak, helduak) egokitutako jarduerak diseinatzen ditu. Zerbitzu finko bat eskaintzen du ikasturtean zehar, jarduerekin eta kanpaina bereziekin datetan edo seinalatutako urtearen garaietan: Aste santua, Gabonak, Inauteriak, Halloween, Uda, e.a.
Jarduera gehienak egiten dira toki honetan: LARRABARRI baserria, bereziki hartarako egokituta. Gainera, urtearen zehar derioztar familiek udalerrian antolatutako jai ugari, ekitaldi eta jarduerez goza dezakete, etxeko txikienen eta euren gurasoen gozamenerako pentsatuta.
Zerbitzuari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu LUDOTEKA blogean.
Gazteentzako programa
Herriko gazteentzat, 14 urtetik 18 urtera, (edo gehiago jardueren arabera), harentzako diseinatutako jarduera desberdinak antolatzen dira bai ohiko eran bai data berezian
Jarduera gehienak egiten dira toki honetan: GAZTELEKU. Gure gazteei eskainitako lokal espezifikoa da, euren aisiarako ekipamendua dauka.