Lurraldea

Ingurumena eta iraunkortasuna

Aireportuaren Komisioaren Batzarrak

  • Aireportuaren Komisioaren Batzarrak
    • Historikoa
      • 2024
      • 2023
      • 2022
      • 2021
      • 2019
      • 2018
      • 2017
      • 2016
      • 2015
    • Dokumentazioa
  • Historikoa
  • Dokumentazioa
Title Size

Derioko Udalak udal partzelak jarri ditu herritarren eskura ortu ekologikoak ustiatzeko. Ekintza hori 2013an martxan jarri zuen 34 partzelekin, eta, proiektuaren arrakastagatik, 2016an 10 partzela gehitu ditu; beraz, guztira, Udalak 44 partzela eskura jarri ditu esparru honetan.

Partzela bakoitzak, gutxi gora behera, 60 m2 ditu. Errekalde parkean daude, Ibaiondo futbol zelaitik hurbil.

Urteko alokairu-prezioan sartuta daude: tresna eta lanabesen erabilera eta behar den gutxieneko mantenamendua, ur-hornidura eta monitore aditu baten aholkuak. Bestetik, erabiltzailek haziak edo landareak ekarriko ditu. Baldintza hauek baino ez dira jartzen: landareek edo haziek laborantza ekologikoaren arauak bete beharko dituzte eta ustiaketa arduratsua eta autokontsumoa izatea.

Informazioa non kontsultatu eta/edo jaitsi:

Informazioa

Galeria

Hondakin boluminosoen bilketa

Astean behin, mankomunitarioa eta DOAKOA den zerbitzu bat da, non herriko edozein bizilagunek boluminosoen hondakinak jasotzeko eskaera egin dezakeen toki zehatz batean.

Bilketa fisikoa Derion egiten da astearte goizean, eta izena emateko, asteleheneko 12:00ak baino lehen, GERTUAN zerbitzuaren bidez (telefonoz – 944 54 10 19, 944 54 34 35 edo modu presentzialean), honako datuak eman behar dira:

  • Izena eta abizenak
  • Bilketarako helbidea
  • Harremanetarako telefonoa
  • Jasotzeko enserak (gehienez 3)

Enserak aurrez adostutako helbidean utzi behar dira aurreko gauan (astelehenero gaua).

Aholku orokorrak

Murriztu!

  • Kontuan izan erosten duzun guztiak hondakin bat sortuko duela lehenago edo geroago. Pentsatu bi aldiz benetan behar duzun edo hori gabe bizi zaitezkeen.
  • Arrandegian, eskatu produktua tupper-ean gordetzeko; hala, papera eta plastikoa aurreztuko dute.
  • Izan beti zurekin poltsa berrerabilgarri bat. Plastiko gutxiago erabiliko duzu.
  • Erosketa-orgarekin ere bilgarri gutxiago kontsumituko dituzu.
  • Ahal duzun guztietan, saihestu behin erabiltzeko produktuak erostea.
  • Erosi frutak eta berdurak ontzirik gabe.
  • Eskatu zure fakturak posta elektronikoz bidaltzeko, ez paperean.
  • Erosi produktuak soltean. Gero eta eskaintza zabalagoa dago: lekaleak, zerealak… Baita detergenteak ere.
  • Tamaina “familiarreko” produktuak erosten badituzu, dirua aurreztuko duzu eta hondakin gutxiago sortu.
  • Garbiketa-produktuek hondakin asko sorrarazten dituzte urtean zehar. Hortaz, aukeratu produktu kontzentratuak eta berriz kargatzeko modukoak, edo sortu zuk zeuk garbiketa-produktu naturalak, kimikorik gabeak.

Berrerabili!

  • Erabili kalean aurkituko dituzun berrerabiltzeko edukiontzi zuriak.
  • Oso interesgarria da erosketak Kooperaren bigarren eskuko dendetan egitea; behar duzuna aurkituko duzu, eta merkeago.
  • Behar ez dituzun gauzak (altzariak, arropa, osagarriak…) eman Caritas, Emaus edo Kooperari. Beste norbaitek beharko ditu.
  • Zaborretara bota behar duzun brik hori tomatea edo saldak izozteko erabil dezakezu.
  • Gaileten eta zapaten kaxak erabilgarriak dira etxean gauzak gorde eta ordenatzeko. Ez bota.

Birziklatu!

  • Sortzen duzun hondakin bakoitzarentzako edukiontzi espezifikoak daude. Erabil itzazu.
  • Garbiguneak ere badituzu, utzi zure hondakinak horietan. Horrela bermatuko duzu birziklatu egingo dituztela.
  • Ez eman zure hondakinak garbiguneen atean dauden pertsonei. Horrela ez duzu bermatuko birziklatuko dituztenik.
  • Birziklatuko sukaldeko olioa. Harraskatik botatzen baduzu, ura kutsatzeaz gain, hodiak buxatuko dituzu.
  • Ontzi guztiak birzikla daitezke; ez bota zaborretara.
  • Birziklatzeko edukiontziek sukaldean leku asko kentzen badizute, erabili edukiontzi bera beirarentzat eta ontzientzat, eta hustu egunero.
  • Birziklatu biohondakinak arretaz; gaizki egiten baduzu zure edukiontzi marroia erabiltzen duten beste familia batzuk izorratuko dituzu.
  • Erabili edukiontzi berdea soilik botilak, potoak eta flaskoak botatzeko.

Gaikako bilketa motak

Beirazko ontziak (garbi eta tapoirik gabe) edukiontzi berdera bota behar dira. Itzultzekoak direnak, behar bezala garbitu ondoren, berriro erabil daitezke xede berarekin. Gainera, beira birziklagarria da % 100ean. Beira zaharraren 1 kg-tik beira birziklatuaren 1 kg lortzen da; hortaz, lehengai birjinak aurrezten dira. Horrez gain, mota honetako birziklapenari esker, material ez-birziklatuarekin fabrikatzean sortzen den kutsadura atmosferikoa eta ur-kutsadura murrizten da. Gainera, energia gutxiago kontsumitzen da eta depositu kontrolatu batera edo erraustegi batera joango liratekeen hondakinen portzentajea murrizten da.

  • BAI: ardo-botilak, zukuen botilak, ur-botilak, ozpin-botilak, kosmetikako flaskoak, kontserben potoak, marmelada-potoak, barazki-potoak.
  • EZ: plastikozko botilak, plastikozko flaskoak, potoen tapak, botilen tapoiak, bonbillak, lanparak, kristalezko edalontziak, zeramikazko eta portzelanazko platerak.

Informazio gehiago hemen.

Edukiontzi urdinetan papera eta kartoia bota behar da, bereizita eta tolestuta, leku gutxiago har dezan. Papera eta kartoia birziklatzeak onura asko ditu: ur gutxiago kontsumitzen da paperaren fabrikazio-prozesuan paper birziklatutik abiatuta egiten bada, zuhaitzetatik datorren lehengai gutxiago erabili behar da eta urak eta atmosfera gutxiago kutsatzen dira fabrikazio-prozesuan zehar. Beiraren kasuan bezala, papera eta kartoia birziklatzeak berekin dakar energia gutxiago kontsumitzea eta depositura edo erraustegira iristen diren hondakinen bolumena murriztea.

Paper birziklatua eta paper ekologikoa bereizi behar dira: lehenengoa paper zaharra edo hondakin-papera erabiliz sortzen da nagusiki (>% 90); bigarrena, berriz, orea koloregabetzeko prozesuan klororik erabili gabe egiten da, eta hau ere paper birziklatutik abiatuta egin daiteke.

  • BAI: PEPERA: aldizkariak, egunkariak, paperezko poltsak, apunteak, oparitarako paperak; eta KARTOIA: arrautza-ontziak, kaxak, biribilkiak, bilgarriak.
  • EZ: tetrabrikak, paper metalizatuak, plastifikatuak edo olio nahiz koipez zikinduak, pixoihalak, aluminio-paperak, plastikozko poltsak.

Informazio gehiago hemen.

Ontzi arinen barruan askotariko hondakinak kudeatzen dira: PET, PEAD, PEBD, tetrabrikak, burdin metalak, aluminioa, plastiko nahasiak.  Edukiontzia kolore horikoa da. Burdinazko edo aluminiozko latak % 100ean birzikla daitezke. Bestetik, plastikozko potoak plastikozko poltsak edo elikadurarako erabiliko ez diren beste ontzi batzuk egiteko erabiltzen dira. Material horiek birziklatuta ur eta energia asko aurrezten da eta, aurreko kasuetan bezala, aprobetxatu ezin den amaierako zaborraren bolumena murrizten da.

  • BAI: plastikozko botilak, plastikozko edalontziak, brikak, latak, kortxo zurizko erretilua eta kaxak, plastikozko poltsak, film erako papera, aluminio-papera, ardo- eta cava-botilen zigilua, metalezko tapoiak, plastikozko tapoiak, txapak, hortzetako pasten hodia edo ontzia, elikagaien sareak, aerosolak edo espraiak (etxean erabiltzekoak eta hutsik daudenak: bizarra mozteko aparra, esnegaina, desodorantea, etab.).
  • EZ: bideo- eta kasete-zintak, plastikozko tupperwareak, jostailuak, plastikozko mahai-tresnak, kartoizko kaxak, kazolak, etab.

Informazio gehiago hemen.

Hondakin horiek ETXEKO BIOHONDAKIN izeneko frakzioa osatzen dute. Multzo honetan sortzen dira janari-hondarrak eta sukaldean sortutako beste hondakin batzuk, baita lorezaintzako hondakinak ere. Materia organikoa dagokion edukiontzian utzi behar da, poltsa biodegradagarrietan. Konpostaje-prozesu baten bidez, materia organikoa konpost bihurtzen da, eta hori ongarri gisa erabil daiteke nekazaritzan edo lorezaintzan. Materia organikoaren kalitatea bermatzeko, beharrezkoa da beste hondakin batzuekin ez nahastea.

  • Edukiontzi marroia erabili nahi baduzu, eskatu kit-a eta/edo giltza Kultur Birikan edo Mankomunitatean.
  • Baratzea edo lorategia baduzu eta zeure konposta egin nahi baduzu, eskatu autokonpostagailua Mankomunitatean.

BAI: landare-jatorriko elikagaien hondarrak, kozinatuta edo kozinatu gabe (barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak eta horien azalak, zerealak, landare-hondarrak); lore eta belarren hondarrak; kortxo naturalak; ogi- eta opil-hondarrak; sukaldeko papera; ezpainzapiak; infusioen poltsatxoak.

EZ: pixoihalak, paper-zapi bustiak eta higiene pertsonalerako beste produktu batzuk; inausketa-hondarrak; egurrezko kaxak; animalien gorozkiak; hortzak; etab.

Informazio gehiago hemen.

Sukaldeko olio erabilia oso kutsakorra da komunetik edo harraskatik botaz gero. Gorde ondo itxitako plastikozko botila batean eta utzi edukiontzi laranjan. 2 litroko ontziak eska ditzakezu Kultur Birikan.

Informazio gehiago hemen.

Pilak bereizita bildu eta tratatu behar dira, beren ezaugarriengatik eta merkurioa eta beste metal batzuk dituztelako. Batzuetan pilak biltzeko edukiontziak ez dira kalean egoten, baizik eta establezimendu jakin batzuetan. Berunezko pilak, Ni/Cd, Ni-Mh, litioa, ion litioa, gatzezkoak/alkalinoak eta botoi-pilak.

Informazio gehiago hemen.

Sendagaien ontziak eta hondakinak, iraungitako sendagaiak barne, atxikitako farmazietako SIGRE puntuetan utz daitezke.

Informazio gehiago hemen.

Edukiontzi zurira bota behar dira. Bertan utz daitezke ehunezko produktuak (arropa, zapatak eta osagarriak), jostailuak, liburuak, gailu elektronikoak eta etxetresna elektriko txikiak.

Edukiontzi honen helburua da hondakin gutxiago sortzea, materialen balio-bizitza luzatzea eta edukiontzian utzitako produktuen berrerabilera sustatzea, bigarren balio-bizitza bat edukitzeko modukoak badira. Zerbitzu hau Koopera sare sozialaren laguntzarekin ematen dugu, aldi berean bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen gizarteratze aktiboa ahalbidetuz.

Informazio gehiago hemen.

Edukiontzi honetara bota behar dira gaika bildu ezin diren hondakinak. Grisa edo berde iluna izaten da. Edukiontzi honek azken aukera izan behar du etxeko hondakinak uzteko garaian. Zabor-poltsak ondo itxita utzi behar dira.

Informazio gehiago hemen.

Intereseko loturak

Mugikortasuna eta irisgarritasuna

Hirigintza eta obrak

Title Size
43 MB
725 KB
16 MB
35 MB
40 MB
3 MB
5 MB
4 MB
43 MB
6 MB
29 MB
29 MB
6 MB
29 MB
42 MB
6 MB
8 MB
3 MB
18 MB
11 MB
10 MB
41 MB
3 MB
16 MB
14 MB
11 MB
10 MB
12 MB
9 MB
Scroll to Top
Skip to content