Skip to content

Tramiteak

Zure eskura

Herritarrek Udalarekin duten harremana ahalik eta gehien erraztu nahi dugu, izapideak pertsona guztientzat eskuragarriak eta errazak izan daitezen. Gune honetan izapideak arin eta argi egiteko behar den guztia aurkituko duzu: errolda, zergak, lizentziak, eskaerak eta askoz gehiago. Plataforma berri honekin esperientzia argiagoa eta gardenagoa eskaintzen da, jarraitu beharreko prozesu eta urratsei buruzko informazio zehatza zure eskura jarriz, zure izapideak kudeatzea inoiz baino errazagoa izan dadin. Zure denbora eta erosotasuna gure lehentasuna direlako.

Izapide guztiak

Derion, zerbitzu azkarrago eta eskuragarriago bat eskaintzeko lanean jarraitzen dugu. Orain, zure izapide administratiboak modu errazean egin ahal izango dituzu gure webgune berrian.

Atari hau zure kudeaketak errazteko diseinatu da, etxetik irten beharrik gabe informazioa lortu eta eskaerak egin ahal izateko.

Iragarki-taula

Gure webgune berriaren bidez, Iragarki Taula aurkituko duzu, Derio udalerriko argitalpen garrantzitsuenekin eguneratuta mantentzeko espazio bat.

Ordainagiriak on line ordaintzeko

Derioko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin ados jarri ostean, zergadunen zerga zorrak ordaintzeko sistema eroso eta segurua eskaintzen du. Ordainketa egiteko modalitate hau abian egongo da eguneko 24 orduetan eta ekidin egingo du alferrikako lekualdaketak egin beharra eta baita ilaran itxaron beharra ere.

Administrazioaren eta Erakunde laguntzaile atxikietako sistemek On-line informazioa trukatzen dute elkarren artean eta hori konexio seguruak erabiliz egiten dute. Horrela, inork gehiagok ezin du ikusi Interneten elkar trukatzen duten informazio guztia. Ez da inoiz izaera pertsonaleko daturik trukatuko. Administrazioak jasotzen duen informazio bakarra ordainketa zuzen egin den ala ez baino ez da.

Ordainketa telematikoaren modalitate hau erabiltzeko bakarrik beharko da:​

  • Ordainketa txartela edukitzea (hobe atxikitako Erakunde laguntzaileenak, baina Bankuen eta Aurrezki kutxen Internet bidezko ordainketetarako balio duen edozein txartel erabil daiteke)
  • Derioko Udalak eman duen ordainagiria eskura edukitzea.

Jarraitu beharreko pausoak ondorengo laburtzen dira, eta xehetasun gehiago kontsulta ditzakezu ondorengo fitxategian:

    1. Euskal administrazioen ordainketa-pasabidera sartzea (Nire ordainketa botoia)
    2. Formularioa bete ordainagirian dauden datuekin, eta Onartu botoia sakatu.
    3. Sartutako datuak zuzenak direla baliozkotu eta Ordainketa egin botoia sakatu
    4. Ordainketa egiteko erabili nahi duzun txartela aukeratu eta Onartu botoia sakatu.
    5. Ordainketa egin ohiko banku-prozedurari jarraituz.

    Eragiketa amaitu ondoren, Erakunde laguntzaileak egindako ordainketaren egiaztagiria emango dizu, eta pdf formatuan gorde beharko duzu. Horrek balio osoa du Udalaren aurrean.