Skip to content

Noticias

Udalak “leihatila ibiltaria” jarri du martxan, auzoz-auzo derioztarren eskaerei erantzuteko entzute eta parte-hartze prozesu berria

Alkatea eta udaleko zinegotziak udalerriko auzo guztietara hurbilduko dira, auzotarren kezkak, iradokizunak eta ideiak bertatik bertara ezagutzeko eta jasotzeko.

Lehenengo hitzorduak Ganbe eta Errekatxueta auzoetako bizilagunei zuzenduta egongo dira. Jardunaldiak Ganbeko txokoan izango dira, maiatzaren 21ean (asteartea) 11:30etatik 13:30etara eta maiatzaren 23an (osteguna) 17:30etatik 19:30etara.

Derioko Udalak herritarrak entzun eta udal-kudeaketan beren parte hartzea sustatzeko konpromisoa berresten du auzoz-auzo ibiliko den “Leihatila ibiltaria” izeneko entzute prozesu berria abiaraziz.

Auzo bakoitzak beharrizan bereziak dituela jakinda, helburu nagusia Derioko bizilagunen kezkak, iradokizunak eta ideiak bertatik bertara ezagutzea eta jasotzea da. Horretarako, alkatea eta udaleko zinegotziak auzo guztietara hurbilduko dira, herritarrentzat irisgarriagoa den “leihatila” berri bat irekiz.

Solasaldi irekiak eta dinamikoak izango da, derioztar bakoitzak nahi eta ahal duenean gerturatu eta alkateari berari eta udal gobernuko zinegotziei zuzenean bere ekarpenak egin ahal izango dizkio.

Lehenengo “Leihatila ibiltaria” Ganbe eta Errekatxueta auzoetako biztanleei irekiko zaie. Ganbeko txokoan izango da eta bi egun eta ordutegi egongo dira:

Maiatzak 21 asteartea, 11:30etatik 13:30etara.

Maiatzak 23 osteguna, 17:30etatik 19:30etara.

“Derioko auzo guztiak bisitatuko ditugu, derioztarren eskaerei erantzuteko. Ekimen honen bidez, herritarrak entzun eta udal-politiketan ere euren protagonismoa izatea nahi dugu. Udal gisa gure nortasun-ezaugarrietako bati jarraipena eman nahi diogu, Gobernu Irekiari hain zuzen ere. Ikuspegi horren bidez, Udaletik zerbitzu publikoen sorreran eta hobekuntzan herritarren lankidetza bultzatu nahi dugu, gardentasuna eta kontu-ematea indartuz” adierazi du Esther Apraiz alkateak.

Udaleko ordezkariek Derioko auzo guztiak bisitatuko dituztee datozen hilabeteetan zehar.

Bideoaren esteka​

Erlazionatutako albisteak

Udalak haur eta nerabeen eskubide eta ongizatearekin duen konpromisoak UNICEF bezalako entitate baten errekonozimendu jaso du. Esther Apraiz Derioko alkateak eta Joseba Madariaga UNICEF Euskadiko arduradunak konpromisoa sinatu dute Derio […]

Atari berriak, intuitiboagoa eta modernoagoa, izapideak arin eta eraginkortasunez egiteko aukera emango die herritarrei, Udalak digitalizazioarekin eta herritarren arretarekin duen konpromisoa indartuz: www.derio.eus Derio, 2025eko martxoaren 25ean. Derioko Udalak bere […]

Derioko Udalak kanpoko frontoia hobetzeko lanak amaitu ditu, zolatak zituen arazoak konponduz. Orain arte, urez betetzen zen zorua euria egiten zuenean, erabilera zailduz eta higadura bizkortuz. Egoera hori konpontzeko, asfalto […]