Zure Udala

Alkatearen mezua

Kaixo, derioztarra:

Badakigu datozen lau urteak funtsezkoak izango direla Derioren etorkizunerako. Aukera garaia Derio are hobea eraikitzeko. Denon artean egingo dugu. Jarraian aurkezten dizuegun plana, partaidetza bileretan, gure topaketetan eta elkarrizketetan hartutako konpromisoen emaitza da.

60 ekintza zehatz 3 ildo estrategikotan bilduta, tokiko ekonomia, kultura eta kirola,

euskara, gizarte kohesioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna bultzatzen lagunduko dutenak, azken batean, zuen neurrirako Derio eraikitzeko. Zerbitzurako bokazioa eta hurbiltasuna, hori da gure errezeta.

Udal irekia, bizia, entzuten duena, zuen beharrei are hobeto erantzuteko bikaintasuna bilatzeko partaidetza sustatzen duena. Udal gardena, bere kudeaketari buruzko kontuak ematen dituena. Eta, batez ere, fidatzeko moduko udala.

Badakizue. Derio maite dut. Zorioneko sentitzen naiz zuen eskutik Derioren buru izaten jarraitu ahal izateagatik. Orain arte egin dugun lan guztiari esker, asmo handiak izan ditzakegu, Deriok aukera eta tresnak ematen baitizkigu horrela izan dadin.

Aukera hori ez dugu alferrik galduko. Taldea dugu… zuen ahotsa izateko prest. Eta garrantzitsuena, Legealdi Plan honetan erakusten dizuegun moduan, etorkizuneko proiektu sendo bat dugu Deriorentzat.

Zeu zara Derio!

Eskerrik asko.

Esther Apraiz, Derioko alkatea

Derioko Udala

Neguko ordutegia: Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala 8:30 – 15:30 | Asteartea 8:30 – 18:00

Udako ordutegia: Ekainaren 1etik Irailaren 30era, astelehenetik ostiralera 8:30 – 14:00

Scroll to Top
Skip to content