Antolaketa eta giza baliabideak
Hasiera » Zure Udala » Antolaketa eta giza baliabideak
Antolaketa eta Giza Baliabideak (GB)
Derioko Udalak, beste edozein erakunde publiko edo pribaturen moduan, bere funtzionamendua antolatu behar du, herritarren beharrak eta udalerriko garapena asetzeko helburuarekin, kudeaketa eraginkor eta efizientea lortzeko.
Langileen Estatutuan eta Funtzio Publikoaren Legean ezarritakoaren arabera, langile publikoak honela sailkatzen dira:
- Karrerako funtzionarioak.
- Aldi baterako funtzionarioak.
- Langileak, finkoak, denbora mugagabekoak edo aldi baterakoak izan daitezkeenak.
- Behin-behineko langileak edo konfiantzazko postuak.
Konfiantzazko postutzat edo behin-behineko langiletzat hartzen dira izendapen bidez eta ez-iraunkortasun izaerarekin soilik konfiantza edo aholkularitza berezi gisa kalifikatutako funtzioak egiten dituztenak, eta horiek helburu horretarako aurrekontu-kredituetatik ordaintzen dira.
Lanpostuen Zerrenda da langileak antolatzeko tresna teknikoa, zerbitzuen beharretara egokituta, eta lanpostu bakoitza betetzeko baldintzak zehazten ditu. Gainera, Udal arloak zuzentzen dituzten pertsonek dituzten funtzioak adierazten dituen organigrama funtzional bat ere badago.
Udalaren eta haren mendeko erakundeen enplegu eskaintza, hautaketa eta kontratazioa indarrean dagoen araudiak eskatzen duenaren arabera egiten dira, eta horretarako ezarritako bitartekoetan argitaratzen dira: Iragarki-taula, udal web ataria eta Aldizkari Ofizialak.
Derioko Udalaren lan-harremanak arautzen dituzten tresna nagusiak Langileen Estatutua, Euskal Funtzio Publikoaren Legea eta UDALHITZ dira, Euskal Herriko Tokiko Erakundeen langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa.
Estekak eta dokumentu interesgarriak
- Estekak
- Derioko LEP-A
- Egaz lan-eskaintzak
- Gainerako LEP-AK
- Bizkaiako aldizkari ofiziala